Baso suteetarako prestatzen hasi dira

Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 13:59
Simulazioan egun ezarrita dituzten taktika operatiboak aztertuko dituzte. / Foru Aldundia

Zereal lursail zati batera hedatutako sute bat itzali beharko dute, Betolatzan.

Aldundiak, Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren eskutik, baso sute baten simulazio bat antolatu du Betolatzan (Arratzua-Ubarrundia). Bertan, Arabako suhiltzaileek, Aldundiko Mendi Zerbitzuak, Ertzaintzak eta Agoncilloko (Errioxa) aireko bitartekoek parte hartuko dute.

Bihar egingo duten ariketa honetan gaur egun ezarrita dituzten taktika operatiboak aztertuko dituzte; informazioa, komunikazioa, esku hartzea eta koordinazio prozeduretan beharrezkoak diren hobekuntza neurriak probatu, aztertu eta, hala badagokio, aplikatuko dituzte.

Simulazioan zereal lursail zati batera hedatutako sute bat itzali beharko dute, traktore batek su hartu ondoren gertuko pista batean. Simulazioa 10:00ak aldera hasiko da, eta ekainaren 24an, ostiralarekin, amaituko da 13:00ak aldera.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide