⛅ EGURALDIA

Ekaitzak jo dezake arratsaldean

Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 08:38

Denetarik espero da datozen orduetan: lainoa, eguzkia eta ostarteak, haize aldakorra, euri arinak eta ekaitzak. Euskalmetek abisu horia eman du arratsaldean prezipitazio handiak izateko arriskuagatik. 

Gaur lainoak agertuko dira zenbait puntutan eta, horiek altxatzean, zerua partez hodeitsu geratuko da. Arratsalderako iragarri dute bero hodeiak sor daitezkeela, eta, ondorioz, zaparrada txiki edo ertainak izateko arriskua egongo dela, zenbait lekutan ekaitz izaera izan dezaketenak. Ondorioz, Euskalmetek abisu horia eman du, prezipitazio altuengatik. Hego haizea goizean eta iparraldekoa arratsaldean. Ekaitza sortuz gero, haize hori zakartuko da. Termometroak 10 gradutan hasi eta 22 gradutara iritsiko dira.

Bihar oso hodeitsu esnatuko da eguna, baina hodeitzak arinduko dira egunak aurrera egin ahala. Zaparradaren bat ere egon daitekeelakoan dago Euskalmet. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da: goizean mendebaldekoa, eta, arratsaldean, iparraldekoa. Tenperaturek bezperakoen ildotik jarraituko dute: 9 eta 23 gradu artean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide