Diseinuzko edukiontziak irisgarriak ez direla salatu dute

Erredakzioa 2022ko ekainaren 22a

Agatha Ruiz de la Pradak diseinatutako edukiontziak. / Gasteizko Udala

Edukiontziak "berehala kentzeko" eskatu du Eginaren Eginez elkarteak. 

Eginaren Eginez elkarteak, Arabako desgaitasun fisikoa duten pertsonen elkarteak, egin du salaketa. Hilabete hasieran aurkeztutako edukiontziak irisgarriak ez direla salatu du ohar batean. Agatha Ruiz de la Prada diseinatzaileak sortutako hamabost edukiontziak irisgarritasun legediak betetzen ez dituztela ohartarazi du, eta "berehala kentzeko" eskatu dute. 

"Beira edukiontziak berehala kentzea eskatzen diogu Gasteizko Udalari. Gure kolektiboaren eskubide eta aukera berdintasuna babesten duten lege guztiak urratzen dituzte erabaki hauekin", aipatu dute oharrean. "Lotsagarria da Udalak kolektiboko lagunak modu honetan mespretxatzea".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago