⛅ EGURALDIA

Egun fresko eta bustia

Erredakzioa 2022ko eka. 22a, 08:21

Zeru hodeitsuak eta zaparradaren bat izango ditugu, bai gaur zein ostegunean ere.

Astelehenean hasitako joera mantenduko da gaurkoan ere: zeru hodeitsuak izango ditugu, eta zaparrada txikiak izan daitezke. Hain zuzen, Euskalmetek abisu horia emana zuen joan den gauerako, prezipitazio arriskuagatik. Txingorra ere azaldu litekeela ohartarazi dute. Egunaren amaieran atertu egingo duela espero izatekoa da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, zenbaitetan zakar. Tenperatura freskoagoak etorriko dira giro euritsuarekin batera: 12 eta 19 gradu artekoak.

Bihar, oso antzera joango da eguna: hodeiak eta zaparradaren bat. Hego haizea izango da goizean, eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperaturetan ere, berdintsu: 11 eta 21 gradu arteakoak espero dira, Gasteiz inguruan bederen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide