Musikak hartuko du Falerina lorategia

Erredakzioa 2022ko eka. 21a, 13:19
Estaliz Canto zinegotzia, jaialdian parte hartuko duten musikariekin batera. / Gasteizko Udala

Sei kontzertu eskainiko ditu Belar Sounds jaialdiak, irailaren 10era bitarte.

Larunbatetik aurrera, udako asteburuetan, musikak hartuko du Falerina lorategia. 19:00etatik aurrera izango dira hitzorduak."Gasteiztarrak animatu nahi ditugu Belar Sounds-ek uda honetan proposatutako musika-hitzorduetara etortzera. Eguraldi ona, musika ona, nola esango diogu ba horri ezetz?", aipatu du Estibaliz Canto zinegotziak.

Zikloa ekainaren 25ean hasiko da Moonshakers taldearekin; oinarrian rocka duen taldea da, eta psikodeliako, garajeko, surfeko eta punk rock-eko ukituak ere biltzen dituena. Uztailaren 2an, larunbatean, Entropiaren txanda iritsiko da. 2014ko udaren amaieran Gasteizen sortu zen talde gaztea da eta haren musikaren oinarria rock alternatiboa da, eta psikodeliaren eta rock espazialaren oso influentzia argiak uztartzen ditu.

Abuztuaren 20an, aldiz, Matt Hoan & The C.A.F. Band iritsiko da Falerinara. Matt Horan (Dead Bronco taldearen lider gisa ezagunagoa) iparramerikarraren proiektu berria da eta countrya, bluesa eta western swinga nahasten ditu rednec  jarrerarekin. Astebete geroago, abuztuaren 27an, Texaseko Greg Izor artista iritsiko da. Denetik egiten duen artista da, eta ahots liluragarria eta harmonika-jotzaile gisa maisutasun handia ditu. Tonu boteretsua eta sakona ditu, erabat pertsonala den fraseatzearekin, eta erroarekiko eta originaltasunarekiko erabateko errespetuaren arteko groove orekatuarekin.

Belar Sounds irailean amaituko da bi kontzerturekin. Hilaren 3an, gasteiztarrek Memphis taldearekin gozatzeko aukera izango dute. Gasteizko talde horren erreferentzia nagusiak rock klasikoko taldeak dira (Dire Straits, Tom Petty eta The Doors, besteak beste). Hurrengo astean, irailaren 10ean, Bilboko talde gazte bat iritsiko da: Mississippi Queen & The wet dogs. Zuzenekoetan beren abestiak artista klasikoen eta gaur egungo artisten bertsioekin bateratzen dituzte estiloen nahaspilarekin: bluesa, soula, funka eta rocka.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide