⛅ EGURALDIA

Zeru grisak mantenduko dira

Erredakzioa 2022ko ekainaren 21a

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta bihar euria etorri daiteke ere. Tenperaturek pixkanaka behera egingo dute.

Atzo lurralde gehienean pilatutako hodeitzak goizean mantenduko dira gaur, baina horien gutxitzen joango dira arratsaldean. Bero hodeiak pilatuko dira orduan, eta baliteke trumoi zaparrada gisa askatzea. Haizea goizean hegoaldetik egingo du ufa, baina arratsaldean iparraldetik egingo du, zenbaitetan gogor. Tenperaturen tartea 12 eta 24 gradu artekoa izango da. 

Bihar euria etorriko delakoan dago Euskalmet, zaparrada eta ekaitz modura. Ez da, ordea, ur asko espero. Haizeak ekialdetik egingo du goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Termometroetan, maximoak dezente jaitsiko dira: 13 eta 19 gradu artean ibiliko dira tenperaturak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago