⛅ EGURALDIA

Stranger clouds

Erredakzioa 2022ko eka. 20a, 08:43

Beroaldiaren ondoren, guztiz bestelako eguraldia izango dugu aste honetan. Hodeiak izango ditugu, eta, ondorioz, tenperaturak jasangarriagoak izango dira.

Hodeitzak bueltan dira, eta gogoz, gainera. Ondorioz, gaur zerua hodeitsu egongo da, ipar haizeaz lagunduta. Arratsaldean haize hori zakartuko dela iragarri dute, bolada gogorrekin. Tenperaturak ere nabarmen jaitsiko dira, hotzik izango ez den arren. Minimoak 14 gradutan hasiko dira, baina galinstanoak ez du 21 graduen galga gaindituko. 

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Haizea hego-mendebaldekoa izango da goizean, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du, eta bolada gogorrak izan ditzake. Gaurkorako espero direnak baino altuagoak izango dira biharko tenperaturak: 15 eta 24 gradu arteko aldea espero da, Gasteiz inguruan bederen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide