⛅ EGURALDIA

Asteburuan ere, berdinetan

Erredakzioa 2022ko ekainaren 17a

Alerta laranja mantendu du Euskalmetek, bai gaur zein biharkorako, 38 gradu arteko tenperaturak espero direlako. Besteak beste, baso suteak sortzeko arriskua handitzeko du egoerak. 

Hodei gutxi, eguzkia eta beroa espero dira gaurkoan ere, eta bero hodeiak pilatuko dira arratsaldean, ekaitzak jotzeko arriskua handituz. Hego haizeak ez du lagunduko giroa freskatzen. Gasteizen, 18 eta 34 gradu arteko aldea espero da. 

Asteburuari begira, berdinetan egongo gara. Oro har, tenperatura altuak —alerta laranja ezarri du Euskalmetek—, eguzkia eta hego haizea izango dugu, eta arratsaldez ekaitzak sor litezke. Igande goizerako lanbroa espero da, baina gero ere Eguzkiak joko du. Dena dela, igandean litekeena da termometroak zertxobait behera egingo duela, datorren astean espero den eguraldi aldaketaren aurrekari gisa. Hurrenez hurren, larunbatean 22-34 gradutako aldea izango dugu, eta 15-30 gradutakoa igandean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago