Mercedeseko sindikatuek lanuzteak, mobilizazioak eta grebak planteatu dituzte

Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 17:00
Lanuztea eta mobilizazioa egin dute gaur Mercedesen. / Argazkia: @UGTMercedes

Tentsioa gora doa Mercedeseko hitzarmenaren negoziazioan: ELA, LAB eta ESK sindikatuek astebeteko lanuzteak planteatu dituzte; UGTk eta CCOOk, berriz, mobilizazioak gogortzea eta 24 orduko bi greba egun deitzea proposatu dute.

Atzo Mercedeseko zuzendari Emilio Titosek akordioa sinatu zuen EAEko eta Arabako erakundeekin, horien babesa irudikatu eta sindikatuak hitzarmena sinatzera bultzatzeko. Multinazionalak 1.200 milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusi du 5.000 langile inguru dituen Gasteizko lantegian, eta, testuinguru horretan, tentsioa gora doa hitzarmen berriaren negoziazioan.

Gehiengo sindikalak pultsua gogortzea erabaki du. Hitzarmenaren negoziazioaren bilakera, erakundeen aldetik jasandako "presioa" eta zuzendaritzak planteatzen dituen baldintzak gogor kritikatu dituzte ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek, bai baldintza ekonomikoengatik bai malgutasunaren aldeko apustuagatik.

Hala ere, enpresa batzordeko sindikatuen artean ez dago oraingoz adostasunik mobilizazioak zehazteko orduan: alde batetik, ELA, LAB eta ESK sindikatuek lanuzteak eta grebak planteatu dituzte ekainaren 27tik uztailaren 1era bitarteko astean, astelehenetik ostiralera; bestetik, CCOOk eta UGTk 24 orduko bi greba deialdi iragarri dituzte, hurrengo bi asteazkenetan, ekainaren 22an eta 29an, "negoziazioan argi eta garbi aurrera egiten ez bada".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide