⛅ EGURALDIA

38 gradutarainoko tenperaturak

Erredakzioa 2022ko ekainaren 15a

Abisu horia dago gaur eta bihar, tenperatura altuengatik. Eguzkia eta ekaitzak espero dira datozen orduetan.

Abisu horia mantendu du Euskalmetek gaurkorako zein biharko, "muturreko temperatura [sic] oso altuak" direla-eta. Termometroak gaur 37 gradutara eta bihar 38 gradutara hel daitezke. Minimoak ere ez dira larregi joango beherantz: 16-17 gradutan ibiliko da giroa.

Gainerakoan, bi egunetan oso agertoki antzekoa izango dugu, ia-ia kalkatuta: eguzkia nagusi, goi hodeiekin zipriztinduta. Arratsaldeetan bero hodeiak sor daitezke, eta horiek ura bota dezakete, ekaitz edo zaparrada trumoitsu gisa. Ordu horien bueltan haizeak ipar osagaia hartuko du, eta, ohi bezala, ekaitz aurreko uneetan bereziki zakartu daiteke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago