⛅ EGURALDIA

Eguzkia eta beroa, erruz

Erredakzioa 2022ko ekainaren 14a

Beroaldia bete-betean izango dugu gaurtik aurrera, eta, ondorioz, Euskalmetek abisu horia eman du. Arratsaldean ekaitzak jo lezake, eta askok eskertuko dute seguruenera. 

Zenbait puntutan goizean zehar euri pixka bat egin badezake ere, atertzera egingo du, eta eguzkia eta beroa izango dira nagusi. Horren ondorioz, beto hodeiak metatuko dira, eta ekaitzaren bat egon daiteke arratsaldean.  Hego haizearekin batera indartuko da beroa. Tenperaturak 17 gradutan hasi eta 33 gradutara hel daitezke. Dagoeneko Euskalmetek abisu horia eman du, tenperatura altuengatik. 

Bihar tenperatura tarte hori bere horretan mantenduko da. Goizean hego haizea izango dugu, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Baina, oro har, eguna bezperaren bide beretik joango da: eguzkia eta tenperatura altuak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago