⛅ EGURALDIA

Ostarteak nagusi eguerditik aurrera

Erredakzioa 2022ko ekainaren 13a

Tenperaturak ez dira gehiegi igoko gaur, baina bihar 33 gradu artekoak espero dira. 

Lanbroa izango dugu goizean, eta hasieran zeru hodeitsua izango dugu, tarteka. Halere, zerua garbitzen joango da, eta ostarteak gailenduko dira. Egunaren amaieran bereziki zaparrada trumoitsuren bat izan genezake. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta soilik ekaitza sortzekotan zakartuko da. Tenperaturak 13 eta 25 gradu artean ibiliko dira.

Biharko, antzeko agertokia marraztu du Euskalmetek: goizean lanbroa izango dugu, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da, zaparradaren bat bota ahal izango duelarik. Haizea, ahul eta aldakor, arratsaldean zakartu daitekeen arren. Tenperaturak nabarmen igoko dira: termometroak 16 eta 33 gradu artean ibiliko dira. Momentuz euskal meteorologia erakundeak ez du aparteko abisurik eman iberiar penintsula jotzen hasia duen beroaldiaren haritik. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago