⛅ EGURALDIA

Eguzkia eta ekaitzak asteburuan

Erredakzioa 2022ko ekainaren 10a

Eguraldia nahiko ondo portatuko da gaur zein asteburuan, baina komeni da badaezpada ere eskura aterki edo ziraren bat izatea, ekaitzak sor daitezkeelako.

Hodei gutxirekin esnatu da ostirala, eta horrela mantenduko bide da egun osoan zehar: erdi eta goi mailako hodei tarte batzuk baino ez ditugu izango. Haizea aldakor ibiliko da, nahiko suabe, baina arratsaldean ipar osagaia hartu era zertxobait indartsuago ibiliko da. Egun beroa espero da, 8 eta 26 gradu arteko tenperaturekin. 

Asteburuari begira, larunbatean antzera samar ibiliko gara, baina eguneko menuari euria gehitu beharko diogu, pilatutako beroa batez ere arratsaldean ekaitz gisa askatu daitekeelako. Goizez ere bota lezake euri pittin bat. Igandean oro har zeru oskarbiak espero dira, eta bero handia. Hortaz, ekaitza botatzeko arriskua ere mantenduko da. Tenperaturak 13 eta 27 gradu artekoak izango dira larunbatean; igandean, 14 gradutan hasi eta 30 arteraino joan daiteke galinstanoa. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago