⛅ EGURALDIA

Zeru garbiagoak ostertzean

Erredakzioa 2022ko ekainaren 9a

Goibel hasiko da eguna, baina pixkanaka hodeiak gutxituko dira. Gaur termometroa atzokoaren bidetik joango bada ere, bihar tenperaturek gora egingo dute.

Hodeiekin hasiko dugu eguna, baina, egunak aurrera egin ahala, horiek gutxitzen joango dira. Arratsalderako nahiko oskarbi geratuko da. Haizea ahul-bizi ibiliko da, mendebaldetik gehienetan, baina arratsaldean iparraldetik joko du. Gaurko tenperaturak ez dira apenas aldatuko atzokoen aldean:  11 eta 21 gradu artean ibiliko dira.

Bihar ere zerua nahiko motel hasiko da, goizean lanbroak bere tokia aldarrikatuko duelako, baina, hori altxatzean, nahiko zeru garbiak geratuko zaizkigu asteari amaiera emateko.  Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Tenperaturek dezente egingo dute gora, eguzkiaren poderioz: 9 gradutan hasi eta 27raino igoko da galinstanoa. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago