⛅ EGURALDIA

Hodeiak nagusitzen joango dira

Erredakzioa 2022ko ekainaren 8a

Zeru estaliak izango ditugu gaur eta bihar goizean, baina iragarpenak dio bihar arratsaldetik aurrera berriro Eki jauna izango dugula zeruetan.

Behe hodeiak nagusi izango ditugu gaurkoan, eta egunean zehar horiek gehituko dira gainera, arratsaldean nahiko estalita geratu arte. Euri txikiren bat eta guzti egon liteke. Haizea noraezean ibiliko da, nahiko ahul. Tenperaturak 12 eta 21 gradu artean ibiliko dira. 

Bihar kontrako norabidean joko du egunak: gauez eta goizez hodeitzak mantenduko dira, baina horiek pixkanaka desagertzen joango dira, arratsalde nahiko garbia geratu arte. Haizea ahul-bizi eta aldakor ibiliko da, baina arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturetan, aldaketa askorik ez: minimoak 10 graduren bueltan, eta, maximoak, 20 gradutan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago