⛅ EGURALDIA

Ortzia, bere handitasunean

Erredakzioa 2022ko ekainaren 7a

Eguzkia eta hodeiak tartekatuko dira gaurkoan ere, baina bihar hodeiek protagonismo gehiago izango dute. Hortaz, gaurkoan ere naturak ohiko paisaia miresgarriak marraztuko dizkigu, musu-truk.

Behin lehen lainoak pasata, hodeiak mantenduko zaizkigu goizean, baina pixkanaka desagertzen joango dira, eta egun eguzkitsua geratuko omen zaigu, hodeiez zipriztinduta. Aurreko egunetan bezala, haizeak iparretik joko du. Galinstanoa 11 eta 21 gradu artean mugituko da termometroaren barruan.

Bihar, antzera ibiliko da eguna, lanbroekin, baina, oro har, gaur baino hodei gehiago izango ditugu, eta euria ere egiteko arriskua egongo da. Haizea iparreko osagaian mantenduko da, temati, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturek ez dute aldaketa nabarmenik izango: 12 eta 21 gradu artekoak espero dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago