Tetrapack 2022 erakusketa Amarika aretoan egongo da ikusgai ekainaren 26ra bitartean. Erakusketak argazki eta bideo digitalen Gazte Klik Klak lehiaketan aukeratutako lan artistiko onenak biltzen ditu. Ekimenaren helburua da bertako sortzaile gazteen sormen artistikoa bultzatzea eta ikusgai jartzea.
Hain zuzen ere, lehiaketan aukeratutako pertsonek jasotzen duten "saria" ez da ekonomikoa. Alde batetik, argazkigintzan, sorkuntza-bideoan eta arte plastikoetan esperientzia zabala duten profesionalek eskainitako prestakuntza-prozesua eskaintzen zaie. Eta, bestetik, laguntza ematen zaie sormen-prozesuan eta, amaitzeko, erakusketa honetan jartzen dituzte lan horiek ikusgai.
Erakusketaren aurkezpenean izan dira Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol arloetako foru-diputatua, Ana del Val, eta Gazteria arloko zinegotzia, Miren Fernandez de Landa, aurten aukeratuak izan diren pertsonekin batera: Laura Garcia, Jose Martinez, Ania Rio eta Patricia Laiseka. "Ilusio handia egiten digu Gasteizen zuek bezalako jendea izatea: gazte konprometituak eta sortzaileak", adierazi du Miren Fernandez de Landak. Bestalde, Ana del Valek azaldu duen moduan, "Foru Aldunditik argi daukagu kultura indartu, bultzatu, balioetsi eta zabaltzearen garrantzia, hainbat adierazpide sustatuz, bereziki sortzaile gazteak azpimarratuz".