⛅ EGURALDIA

Hodei gutxi gaur eta biharko

Erredakzioa 2022ko ekainaren 6a

Bai astelehen zein asteartean antzeko giroa izango dugu: lanbroak goizean, hodeiak eta ostarteak zeruetan eta ipar haizea.

Goiz lanbroekin hasiko da astea, eta zerua tarteka hodeitsu izango dugu. Halere, zeru tarte zabalak izango ditugu ere, eta eguzkiaz gozatzeko aukera egongo da. Arratsaldean bereziki haizeak iparretik joko du, eta bolada gogorren bat sentitu ahal izango dugu. 9 eta 23 gradu arteko aldea espero da termometroan.

Bihar antzera joango da eguna: hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira zeruan, eta goizean goizeko goiz lanbroa ere errepikatuko da. Haizea arratsaldean indartuko da, iparretik, eta tenperaturak 12 eta 21 gradu artean ibiliko dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago