⛅ EGURALDIA

Hodeitza handiagoa izango dugu asteburuan

Erredakzioa 2022ko eka. 3a, 08:34

Azken egunetan baino zeru estaliagoa izango dugu datozen orduotan, eta asteburuan ere Eguzkiak ez du larregi lan egin nahi izango. 

Hodeiak izango ditugu gaur, baina ostarteak ere ikusi ahal izango ditugu. Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, ekaitza egiteko arriskuarekin. Txingorra eta guzti izan genezake. Ipar haizea izango dugu, eta tenperaturak 13 eta 25 gradu artean mantenduko dira. 

Asteburuari begira, gaurko joera mantenduko da. Hodei gehiago eta ekaitzak arratsaldeetan. Igande goiz gehiena lainotuta egongo dela aurreikusi du Euskalmetek, baina arratsaldean Eguzkia berriro ikusi ahal izango dugu. Haizeak iparreko osagaia mantenduko du asteburu osoan zehar. Termometroari dagokionez, maximoek batez ere igandean nabarmen behera egingo dute: 13 eta 23 gradu artekoa izango dugu larunbatean, eta 12 eta 18 artekoa igandean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide