⛅ EGURALDIA

Udaberria profitatu beharra dago

Erredakzioa 2022ko eka. 2a, 08:33

Zeru nahiko garbiak espero dira, baina hodeiak ere pilatuko dira goiko aldean, ekaitza izateko arriskuan tematuta. 

Udarako trantsizioa bidean dago, eta erleak jo ta fuego ari dira lore batetik besterako bidaia txikietan, biltegiak ondo bete nahian.

Zeruei dagokienez, goizean lainoa izango dugu, baina, gainerakoan, ortzia hodei gutxirekin geratuko da. Azken egunetako joerari jarraiki, bero hodeiak metatuko dira egunak aurrera egin ahala, eta horiek ekaitz gisa askatu daitezke. Haize ahul eta aldakorra izango dugu, eta galinstanoa 11 eta 25 gradu artean ibiliko da. 

Ostiralean, hodei gehiago izango ditugu, eta arratsaldean ere ekaitza egoteko arriskua egongo da. Haizeak zein tenperaturak, bezperaren berdinak: Eolo ahul eta aldakor ibiliko da eta tenperaturen tartea 11 eta 25 gradu artean mantenduko da. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide