⛅ EGURALDIA

Sargoria, eta ekaitzak arratsaldean

Erredakzioa 2022ko eka. 1a, 08:15

Gaur eta bihar antzera ibiliko da eguraldia: Eguzkiak berotuko du, eta arratsaldez ura bota dezake.

Nahiko zeru oskarbiak izango ditugu gaur, goi hodei batzuek zipriztinduko duten arren. Bero hodeiak metatuko direnez, arratsaldean ekaitzak sor daitezke. Hegoaldetik ibiliko da haizea goizean, arratsaldean ipar osagaia hartuko badu ere. Tenperatura maximoek dezente egingo dute gora: 11 gradutan hasi eta 27 graduraino egin dezake termometroak. 

Biharko, antzeko agertokia marraztu du Euskalmetek: hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan, eta, beroa metatuko denez, arratsaldez ekaitz gisa askatu daiteke gora eramandako hezetasun hori guztia. Haizeak iparretik egingo du, eta tenperaturak 12 eta 24 gradu artean ibiliko dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide