⛅ EGURALDIA

Beroa pixkanaka metatuko da goian

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 31

Eguzkiak dantzan jarriko du atmosferako hezetasuna, baina gaur ez omen da ekaitz gisa askatuko. Bihar, berriz, arratsaldean ekaitzak sor daitezke.

Egun eguzkitsua izango dugu aurrean, erdi eta goi mailetan hodeiren bat agertu badaiteke ere. Eguzkiagatik, egunak aurrera joan ahala bero hodeiak metatuko dira, eta horiek ekaitz gisa askatu balitezke ere, Euskalmetek ez du iragarri gaurkorako ekaitza sortzeko aparteko arriskurik. Haizeak gehienbat iparretik joko du, eta tenperatura tartea 8 eta 23 gradu artean egongo da. 

Eguraldi onak segida izango du biharkoan, antzeko agertokiarekin: hodei gutxi zeruan, pixkanaka lurraren hezetasuna jasoko dutenak. Biharko bai, Euskalmetek dio ekaitzak sor daitezkeela. Haizeak hegotik ufa egingo du goizean, eta iparretik arratsaldean. Tenperaturak are gehiago egingo dute gora: 12 gradutan hasi eta 28 graduraino.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago