⛅ EGURALDIA

Hodeiak eta ostarteak

Erredakzioa 2022ko mai. 30a, 08:30

Zeru estaliagoak izango ditugu gaur eta bihar, baina ostarte zabalak ere agertuko dira zeruan. 

Asteburuko eguzki ederraren ostean, lan astearekin batera bueltan datoz hodeiak, honi inork opor kutsurik har ez diezaion. Dena den, ostarte zabalak ere egongo dira. Tartean zaparradaren bat ere egon liteke gaur, bero-hodeiak direla ere. Goizez hegotik egingo du haizeak, baina ipar osagaia hartuko du arratsaldean. Termometroa 7 eta 20 gradu artean mantenduko da. 

Bihar lanbroa ager daiteke goizean goiz, eta gaurkoaren segidan joango da giroa: zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere lehen eta azken orduetan. Gainerakoan, nahiko garbi izango omen dugu zerua. Haizeak gehienetan hegoaldetik joko du, ahul bizi, baina gogorragoa izango da haizeguneetan. Tenperatura maximoek dezente egingo dute gora: 8 gradutan hasi eta 24 gradutara iristeraino. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide