⛅ EGURALDIA

Asteburuan hobetzera egingo du

Erredakzioa 2022ko mai. 27a, 08:25

Batez ere arratsaldeetan zeru garbiak mantenduko dira, eta tenperaturek gora egingo dute.

Ostiralean zeru hodeitsuak mantenduko dira, baina arratsalderako garbitzen joango dira. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia izango dugu, eta termometroa 10 eta 19 gradu artean ibiliko da.  

Asteburuan, hobetzerako joera mantenduko da. Larunbatean behe-hodeiak izango ditugu hasieran, baina arratsaldean zerua nahiko garbi mantenduko da. Igande goizean lainoak ager daitezke, baina, horiek altxatzean, berriro ere zeru nahiko txukunak geratuko dira. Haizeak ez du aparteko indarrik izango asteburuan zehar, eta tenperaturek gora egingo dute: hurrenez-hurren, 10-22 eta 9-24 gradu arteko aldeak espero dira larunbatean eta igandean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide