⛅ EGURALDIA

Uharte urdinen bila

Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 08:42

Gaur zein biharko antzeko joera izango dugu zeruetan: hodeiekin hasiko dira egunak, baina arratsalde partean eguraldia hobetuko da, urdin guneak ahalbidetuz.

Hodeiak gurekin izango ditugu egunaren hasieran, baina, dena ondo bidean, arratsaldean hodei horiek gutxituko dira, eta zerua garbiago ikusi ahalko dugu. Haizeak iparretik egingo du, baina indar gehiegirik gabe. Termometroari dagokionez, 9 eta 16 gradu artean mugituko da. 

Ostiralean antzerakoa izango da egunaren bilakaera: hodeiak goizean eta zeru garbiagoak arratsaldean. Haizeak ere bezperako joera mantenduko du, iparraldetik, ahul-bizi. Tenperaturetan demaseko aldaketarik egongo ez bada ere, galinstanoak zertxobait gora egingo du: 10 eta 19 gradu arteko aldea espero da. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide