Tximino baztangaren lehen bi kasuak baieztatu ditu Osakidetzak

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 25a

Lehen bi kasu baieztatu dute Araban. ALEA

Arabako bi gizon dira. Kutsatuek "infekzio arina" dute, eta ez dute ospitaleratzeko beharrik izan.

Tximino baztangaren lehen bi kasuak baieztatu ditu gaur Osakidetzak. Hain zuzen ere, Arabako bi gizonek eman dute positibo. Horien sintomak arinak dira, eta ez dituzte ospitaleratu behar izan. Osasun Sailak azaldu duenez, Espainiako Mikrobiologia Zentroak  baieztatutako bi kasuek lotura epidemiologikoa dute Arabatik kanpoko beste kasu batzuekin.

Osasun Sailak martxan du tximino baztangari aurre egiteko protokoloa, eta, azaldu duenez, "ager litezkeen kasu posibleak eta horien kontaktuak zaintzen" ari da. Gogorarazi dute, halaber, tximino baztanga "oso gutxitan" agertzen den gaixotasuna dela, eta ohiko sintomak direla sukarra, mialgiak, adenopatiak (gongoiletako hantura) eta erupzioak eskuetan nahiz aurpegian, barizelaren antzera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago