Podiuma gertuago du Landak

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 25a

Argazkia: @giroditalia

Faboritoek ezin izan zuten sailkapenean tarte handirik zabaldu.

Giroko etaparik gogorrenetarikoa izan zuten atzokoan, eta Landak sailkapenean gora egiten jarraitzeko indarrak badituela erakutsi zuen berriz ere. 200 kilometro baino gehiago, 5 ordu eta 40 minutu eta aurtengo Giroko mendaterik gogorrenetarikoak gainditu ostean, pelotoia ia erabat desagertzeraino murriztu zen helmugan. Santa Cristinako azken igoeran portuan gainera murgiarrak taldekideak lanean jarri zituen eta erritmo gogorrari esker Carapaz liderra eta Hindley bakarrik izan ziren gai Landarekin batera aurrera egiteko. Aurretik sartu ziren helmugan eguneko ihesaldi jendetsuari eustea lortu zuten txirrindulari bakarrak, Jan Hirtek etapako garailea eta bigarren helmugaratu zen Arensman.

Sailkapen nagusirako lehian, Almeidak helmugan segundu batzuk galdu bazituen ere, momentuz, podiumeko postuari eustea lortu zuen. Hamabost segundura dauka Landak orain hirugarren postua, eta maglia arrosa berriz 59 segundura.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago