⛅ EGURALDIA

Euripeko orduak

Erredakzioa 2022ko mai. 25a, 08:21

Atzokoaren segidan joango dira gaurkoa eta biharkoa: zeru estaliak eta euria. Ura batez ere gaur gauean eta bihar goizean metatuko da.

Ordu gutxitan behitzat, hobekuntzarik ez zerumugan: gaur zeru hodeitsuak izango ditugu, eta, bereziki goizean eta egunaren amaieran, euria egingo du. Haizeak iparretik joko du, eta batez ere arratsaldean zakar jo dezake. Tenperaturak 8 eta 13 gradu artean ibiliko dira. 

Bihar ere atzeko agertokia izango dugu aurrean: zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, eta euria ere egin ahalko du, batez ere goizean.  Arratsaldean baliteke Eguzkia ere ikusi ahal izatea. Tenperaturek zertxobait gorago joko dute, 10 eta 15 gradu artean kokatuta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide