⛅ EGURALDIA

Giro freskoa eta zeru estaliak

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 24a

Hodeiak gurekin geratuko dira datozen egunotan, eta euriak ere izango ditugu. Termometroa beheranzko bidean jarraitzen du. 

Astearteak hodeitsu jarraituko du, eta zaparrada txikiak botatzeko arriskua mantenduko da. Haizeak gehienbat iparretik joko du, astindu gogor batzuekin, batez ere arratsaldean. Aurreko egunekin aldetuz, esan daiteke tenperaturak amiltzen ari direla: 7 eta 13 gradu artean ibiliko da gaur termometroa.  

Biharko ere zeru estaliak espero dira, eta batez ere egunaren lehen partean euria egingo du. Haizeak bere horretan jarraituko du, iparretik eta zenbaitetan gogor. Tenperaturak antzera ibiliko dira: 6 eta 14 gradu artean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago