Korrika Santa Maria katedraletik, Gorbeiako gurutzera

Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 17:45

500 partaide izango ditu lasterketaren lehen edizioak.

Gasteizko punturik garaiena eta lurraldeko gailurrik altuena lotuko ditu izaera herrikoia duen lasterketa berri honek. Igandean izango du bere lehen edizioa eta partaideek 27 kilometroko distantzia gainditu beharko dute. Irteera Gasteizko alde zaharrean izango du eta Gorbeiako tontorra erdietsi bitartean Gasteizko kaleak, bigarren mailako errepideak, landa-eremuko bideak eta Gorbeiako parke naturaleako bideziorrak zeharkatuko ditu lasterketak. Guztira 1.000 metro baina gehiagoko desnibela gainditu beharko dute parte-hartzaileek.

Ohiko korrikalarien artean oso harrera ona izan du ekimen berri honek eta Eduardo Martinez, Ascentium enpresa antolatzaileko presidentearen iritziz "luzerako izango dugu gure artean". Irteera goizeko 8:30ean izango da eta gehienez lau orduko denboran bete beharko dute ibilbidea korrikalariek. Gainera, helmuga Gorbeiako tontorrean kokatuta badago ere, eremuaren berezitasunak aintzat hartuta Gorbeia bertan antolakuntzak ez du aparteko baliabiderik jarriko. Sari banaketa Muruan ospatuko da, 12:30ean, eta partaideek Gasteizera itzulera autobus bidez egiteko aukera izango dute. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide