⛅ EGURALDIA

Sargoria hauts artean

Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 08:42

Saharatik etorritako hauts gandua geratu daiteke asteburuan, tenperatura altuekin batera. 

Beroa mantenduko den arren, Eguzkia ez da beti erraz ikusiko, Saharatik etorritako hauts gandua gurera ere iritsiko delako. Ez dira espero, aurrekoan bezala, The Martian filmean ikusitako eszenak arabar estiloan moldatuak, baina, halere, zerua zurituko zaigula dio Euskalmetek. Haizea zakartuko da batzuetan, hego-ekialdetik hasieran, ondoren norabidea aldatuko duen arren. 13 eta 29 gradu artean ibiliko da termometroa. 

Asteburuari begira, hauts gandua mantenduko da, eta hodeiak ugariagoak izango dira. Baina, oro har, Eguzkia gailentzen saiatuko da hautsaren artean. Bero handia mantenduko da, eta tenperaturak erraz iritsiko dira 30 graduren langara. Igandearen amaieran euria egin dezake, pilatutako beroaren ondorioz. Hala izatekotan, seguruenera ongi etorria izango da, atmosfera garbiagoa berreskuratzeko edo. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide