⛅ EGURALDIA

Pilatutako beroa

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 19a

Sargoria eta eguzkia mantenduko diren arren, hodei gehiago ikusiko omen ditugu zeruetan. Bihar tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira. 

Giro eguzkitsua izango dugu, baina ostegunak hodei gehiago ekarriko ditu. Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina bereziki arratsaldean metatuko dira, beroaren ondorioz, eta ura botatzeko arriskua izango dugu ere, ekaitz gisa. Haizeak hego-ekialdetik joko du, zenbaitetan indartsu. Tenperaturen tartea atzokoaren parean ibiliko da gaur: 11 eta 29 gradu artean.

Bihar eguzkia eta hodeiak tartekatuko dira. Haizeak bezperaren bidetik joko du, hego-ekialdetik, eta bolada gogor batzuekin. Gauean iparreko osagaia hartuko du. Minimoek gorago egingo dute, eta maximoak zerbait jaitsiko dira: 14 eta 27 gradu artean egongo da termometroa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago