Arabako 80 kirolari baino gehiago saritu dituzte Gure Kirola Sarietan

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 18a

Gure Kirola Sarien ekitaldia, Europa Jauregian. / Argazia: AFA

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak olinpiadak eta paraolinpiadak, nazioarteko arrakastak, estatuko lorpenak eta beste merezimenduak aitortu dituzte Gure Kirola Sarietan, sari bereziak eta in memoriam sariak banatzeaz gain.

Astearte honetan, Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatutako Gure Kirola Sariak ekitaldiaren lehen edizioa ospatu da, Europa Jauregian. 2021ean kirol arrakasta izan duten arabarrei aitorpena egiteko ekitaldia izan da, eta 80 kirolarik eta erakundek baino gehiagok jaso dute saria.

Ekitaldian, omenduez eta ekitaldira hurbildu diren herritarrez gain, Ramiro Gonzalez diputatu nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Livia Lopez Gasteizko Udaleko Kirol eta Osasun Publikoko zinegotzia eta beste ordezkari instituzional batzuk izan dira, besteak beste.

SARIEN ZERRENDA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago