Hodei gutxirekin hasiko dugu eguna eta, egongo direnak, goi partean kokatuko dira. Arratsaldean, berriz, bero hodeiak pilatzen hasiko dira, eta zerua horiekin estaliko da. Hortaz, aukera asko egongo da egunaren amaieran zaparrada trumoitsuak sortzeko. Gainerakoan, haizeak hegoaldetik joko du goizean, baina ipar osagaia hartuko du arratsaldean. Tenperaturak 11 eta 28 gradu artean ibiliko dira.
Egoera hau ostegunean errepikatu daiteke, ia-ia patroi berarekin. Izatekotan, tenperatura maximoek are gehiago egingo dute gora, 30 gradutara iritsita. Baina, gainerakoan, aurreko paragrafoaren berdina joan daiteke hemen. Andoainen aterpe duen euskal kazetari batek maisuki dioen moduan, beharrezkoa ez bada, faborez, "ez ibili luzamendutan".