⛅ EGURALDIA

Gaurkoan ere, Lorenzo protagonista

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 17a

Azken egunotako giroa errepikatuko da gaur. Bereziki bihar, egunaren amaieran, ekaitzak sor daitezke.

Beroa eta uda kutsuko giroa mantenduko da datozen orduetan. Egun osoan Lorenzo ikusgai izango da zeruan: reggae pixka bat baino ez da beharko beroa bidaltzen has dadin. Hori omen da hoberena. Egunaren amaieran goi hodei batzuk ager daitezke. Haizea hego-mendebaldetik etorriko da, arratsaldearen amaieran iparreko osagaia hartuko duen arren. Galinstanoa, 13 eta 25 gradu artean; reggaearen erritmoan dantzari.  

Biharko, aldaketa askorik ez, eta gaurkoaren bidetik joko du asteazkenak. Egunaren amaieran, ordea, hodei beroak pilatu daitezke, eta horrek esan nahi du ekaitza botatzeko aukerak asko handituko direla. Maximoek are gorago joko dute, 12 gradutan hasi eta 27 gradutaraino.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago