'Zurekin batera' film laburra aurkeztu du ETSk

Erredakzioa 2022ko mai. 16a, 17:40
ETS taldeko Iñigo Etxezarreta. / ETS

Duela hiru urte talde arabarrak abiatutako etapa berriari buruzko gogoetak jaso dituzte lanean.

ETSren azken hiru urteetako bizipenak eta sentimenduak jaso dituzte Zurekin batera film laburrean. Musika uzteko zorian egon zen Iñigo Etxezarreta kantaria, eta une hartatik abiatzen den bidaiaren berri ematen du lanak. 

Hamar minutuko laburrean, gainera, pandemia baten erdian bere ibilbideko urterik onena nola bizi izan duen ere azalduko du."Gorde 10 minutu gurekin batera gozatzeko. Ireki da garai berri bat ETSn. Gurekin zatoz?". 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide