Erasmus+ proiektuan dira Aretxabaleta Lanbide Eskolako irakasle eta ikasleak

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 17a

Mattin Fernandez de Pinedo automozioko ikasle gasteiztarra, Kataluniako ikasleekin praktikak egiten.

Finlandia, Turkia, Frantzia eta Kataluniako lanbide heziketako automozioko beste ikastetxe batzuekin batera elektromugikortasuna lantzeko proiektua garatzen ari dira. 

Horretaz gain, praktika onak partekatzea, herrialdeen arteko ikasle zein irakasleen elkar ezagutza eta harremanak sustatzea da beste helburu nagusienetako bat.

Erasmus + proiektu hauetan ikasle eta irakasle taldeen mugikortasuna berriz ere abian da, Covid19a horretarako oztopoa izan baita orain arte; berriz ekin diote bisita hauei, eta datorren astean proiektuko parte diren taldeen bisita izango dute Aretxabaleta Lanbide Eskolan

Finlandia, Frantzia, Turkia eta Kataluniatik 24 ikasle eta 9 irakasle jaso dituzte Aretxabaletan Lanbide Eskolan, ibilgailu elektrikoei buruzko ezagutzak partekatu eta ekintzak burutzeko. 

Horrez gain, beste ziklo batzutako ikasleak daude atzerrian ikasten ere; Maialen eta Naroa gasteiztarrak, esate baterako, Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloa ikasten ari dira Euskal Herritik kanpo, eta Eraikuntza metalikoko zikloan ari da beste ikasle bat.

Gainera ziklo honen lan munduratzea %100 dela azpimarratu dute, eta inguruko enpresa indartsuekin hitzarmena dutela, FAGOR-ekin adibidez.

Ikastetxe honek ziklo honetaz gain, karrozeria, mekanizatua, elektromekanika edo erizaintzarako zaintza osagarriak ere eskaintzen ditu.

Aretxabaleta Lanbide Eskolako Maialen San Jose eta Naroa Milla gasteiztarrak 'Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretako' zikloa ikasten ari dira Atenasen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago