Eraso homofobo bat salatu dute Uribarriko urtegian

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 16a

Arroiabeko hondartzan gertatu da erasoa. / Alea

Gazte bati harri batekin eraso eta "maricón de mierda" oihukatu diotela salatu dute.

Sare sozialetan eman dute gertaeraren berri. Jakinarazi dutenez, igande arratsaldean, Arroiabeko hondartza nudistan eraso homofobo bat izan da. Gazte talde bateko kide batek harri batez jo du bikotekidearekin zebilen lagun bat, eta "maricón de mierda" oihukatu.  

Bikotekideak azaldu du fisikoki ondo dagoela, "baina gertatutakoa ikusarazi" behar dela. Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman zioten, baina ordurako alde egin zuen erasotzaileak;  ondoren, salaketa jarri zuten ertzain-etxean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago