Alaves Bigarren Mailara jaitsi da

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 16a

Argazkia: LALIGA.com

Levanteren aurka irabazten hasi eta azkenean 3-1 galdu ondoren, Alaves Bigarren Mailara itzuli da, Lehen Mailan sei denboraldi eman ostean.

Alavesek agur esan die Lehen Mailari eusteko geratzen zitzaizkion aukera guztiei. Levanteren aurkako partidaren lehen minutuetan, Arabako taldeak miraria posible zela erakutsi zuen, markagailua 0-1 emaitzarekin estreinatuz.

Hala ere, partidak aurrera egin ahala, Alaveseko jokalariak adoregabetuz joan ziren, eta Levantek buelta eman zion markagailuari, 3-1 emaitza lortuta.

Horrela, sei denboraldi Lehen Mailan eman ostean, datorren denboraldian Bigarren Mailan jokatu beharko du berriz ere Arabako taldeak.

Taldearen Administrazio Kontseiluak bere gain hartu ditu "inork espero ez zuen emaitza ekarri duten akatsak". Bere aldetik, presidenteak deitoratu du "Mendizorrotzean jardunaldi bakoitzean taldeari indar guztiekin lagundu dioten zaleen etsipena".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago