⛅ EGURALDIA

Aste txukuna aurrean

Erredakzioa 2022ko mai. 16a, 08:29
Irudia: Arabako Astronomia Elkartea

Azken egunetako joerari eutsiko dio eguraldiak: tenperatura altuak eta giro eguzkitsua, hodei batzuekin zipriztinduta.

Gaur gauean dragoi handi batek kosk egin dio Ilargiari, eta mundua iluntasunean murgiltzear egon da. Alabaina, Europako Next Generation funtsei esker, egoera bere onera bueltatu da, eta erresilentziarako bidean gaude berriro.

Egunean zehar izango dugun giro paregabea izango da horren adierazle. Goizean goizeko lanbroak altxatu ostean, zerua hodei gutxirekin mantenduko da, eguzkiaz gozatu ahal izateko. Goi hodeiak eta erdi mailakoak tartekatuko dira. Haizea ahul-bizi ibiliko da, batez ere hego-mendebaldetik joz. 10 eta 24 gradu artean ibiliko dira tenperaturak. 

Bihar ere zerua gehienbat oskarbi egongo bide da, eta egongo diren hodei gehienak goiko aldeetan geratuko dira. Haizea bezperan izandakoren berdinetan mantenduko da. Termometroari dagokionez, tenperaturek zertxobait gehiago egingo dute gora: 12 eta 25 gradu artekoak espero dira

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide