Gasteiztik abiatu da Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia

Erredakzioa 2022ko mai. 13a, 13:33
Besteak beste, Lourdes Oiarbide dago txirrindularien artean. / Itzulia Women

Hiru etaparen ostean, igandean amaituko da Donostian; Demi Vollering herbehereetarrak irabazi du lehendabizikoa Bastidan.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu da gaur goizean Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lasterketa, eta hiriburua Bastidarekin lotuko du 105,9 kilometroko ibilbidean. Demi Vollering herbehereetarrak irabazi du lehen etapa.

Bigarren jardunaldia Mallabian hasi eta amaituko da. Etapak 118,3 kilometroko ibilbidea izango du, tartean, sei mendate. Txirrindulariek izango duten zailtasunik gogorrena etaparen amaiera alderako Karabieta lehen mailako igoera izango da.

Lasterketaren azken eguna Gipuzkoan barrena jokatuko da osorik, Donostia izango du abiapuntu eta helmuga. Ziklistek jardunaldirik luzeenari egingo diote aurre (138,9 km), eta lau igoera puntuagarri gainditu beharko dituzte: 3. mailako bi eta 2. mailako beste bi.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide