Hil egin da asteazkenean Aramaion lan istripua izan zuen behargina

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 13a

Goizeko hamaikak pasata gertatu zen lan istripua. / Goiena

Nardeaga kaleko etxe bateko fatxadan lanean ari zela bigarren pisutik erori zen

Oñatiko langile batek lan istripu larria izan zuen asteazken goizean Aramaion. Nardeaga kaleko etxe bateko fatxadan lanean ari zela bigarren pisutik erori zen, eta buruan kolpea hartu zuen. Minutu gutxira jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisua, eta larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura joan ziren. Ia ordubetez izan ziren zauritutako langilea artatzen, eta egoera egonkortu zutenean, Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten.

Goiena-k jakinarazi duenenez, baina, ostegunean hil da oñatiarra zauri larrien ondorioz. Lanean hil den 27. langilea da hau, LAB sindikatuak egindako kontakizunaren arabera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago