EGURALDIA

'Udatu' zaigu maiatza

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 13a

Azken egunotako eskema errepikatuko da asteburuan ere: bero asko, mugimendu andana zeruan eta mauka motzean ibiltzeagatik euritan blai bukatzeko arriskua.

Atzo ura gogotik bota zuenez gero, hodeiak mantenduko dira goizean, baina eguerditik aurrera atertzera egingo duela iragarri du Euskalmetek. Egunaren bigarren partean bero hodeiak garatu daitezke; atzo bezala, horiek garatzekotan, zaparrada trumoitsuak izan daitezke. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego osagaia nagusi izango bada ere. Tenperaturetan, tarte zabala mantenduko da: 10 gradu gutxienez eta 25 gradu gehienez, Gasteizi dagokionez bederen. 

Asteburuari begira, uda gisako giro hau errepikatuko da. Lainoa ager daiteke goizez: eguzkia eta hodeiak tartekatuko dira goizetan zehar, eta arratsalde eta gau parteetan ekaitzak sor daitezke. Haizea indartsu ibiliko bide da, gehienetan hegoaldetik. Are bero gehiago izango omen dugu: hurrenez hurren, larunbaterako eta iganderako aurreikuspenak 13-26 eta 15-27 gradu arteko aldeak dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago