EGURALDIA

Lurrun ikuskizunak

Erredakzioa 2022ko mai. 12a, 08:47

Hodei gehiago izango ditugu, bai gaurkoan zein biharkoan; eguerdian pilatutako beroaren ondorioz, ekaitz txikiak sor daitezke egunaren amaieran.

Atzo gaueko ekaitz txikien ondoren, lanbroekin hasi da eguna. Azken egunetako giro eguzkitsuaren aldean, hodeiak ugariagoak izango dira. Atzokoan bezala, baliteke pilatutako beroa ekaitz gisa askatzea egunaren amaieran. Gainerakoan, hego haizea nagusituko da, eta termometroa 11 eta 24 gradu artean ibiliko da, Gasteiz erreferentziatzat hartuta. 

Bihar ere hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta arratsalde partean zaparrada trumoitsuak errepikatu daitezke. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, ahul-bizi. Tenperaturen tartea antzera ibiliko da, 10 eta 25 gradu artean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide