EGURALDIA

Zeru monokromatikoak

Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 08:34

Atzoko norabidean mantenduko da gaur eguraldia, eguzkitsu eta tenperatura  altuekin. Udan bezala, arratsaldez ekaitz txikiak ere izan genitzake. 

Zerua hodei gutxirekin mantenduko da gaur, batez ere eguerdi partean ortzi monokromatikoak utzita. Arratsalde partean, baina, bero hodeiak ugarituko direla iragarri du Euskalmetek. Hortaz, zaparrada trumoitsuren bat ere izan dezakegu eguna amaitzean. Hodei horiek, gainera, gauez mantenduko dira. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia egongo da, zenbaitetan gogor joko duena. Tenperaturak, atzo bezala, nahiko altuak: 10 eta 26 gradu artekoak. 

Ostegunean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Bezperan bezala, beroagatik hodeietan pilatutako ura ekaitz moduan askatu ahalko da arratsaldean. Haizeak gogorrago joko du. Termometroan, maximoak zertxobait jaitsiko dira: eguneko tartea 9 eta 23 gradu artekoa izatea espero da. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide