EGURALDIA

Urdina zeruan eta ibili munduan

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 10a

Eguraldi ona mantenduko da gaurkoan ere, zeru oskarbi eta tenperatura txukunekin. Bihar, berriz, ekaitza eta guzti izan genezake, pilatutako beroaren ondorioz.

Atzoko menua errepikatuko da gaurkoan: hodei gutxi izango ditugu zeruetan, eta tenperatura goxoak. Beti ere, behin goizean goizeko lanbroak altxatu ostean etorriko da hori. Hego osagaiko haizea izango da gehienetan, ahul-bizi. Mendi inguruetan, ordea, haizeak gogorrago jo dezake, eguzkiaren ondorioz metatutako beroa gutxituz. 10 eta 25 gradu arteko aldea izango dugu termometroetan.

Biharkoan, egunaren hasieran hodei batzuk tindatuko dute zerua, eta, beroaren erruz, hodei batzuk eratuko dira egunaren amaieran ere. Are, ekaitz zaparradaren bat ere bota dezake, udako arratsaldeetan bezala. Haizeak atzokoaren bidetik egingo du, hegoaldetik, ahul-bizi. Termometroan ere gorako joera finkatuko da: 11 eta 26 gradu artekoa espero da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago