Asteburu ederraren ondoren, giro eguzkitsua mantenduko da astean zehar, eta gaurko eguna izango da horren adierazle. Ekialdeko edo hego-ekialdeko haizearekin lagunduta etorriko da astelehena; gehienetan, ahul. Gau partean hodei batzuk egongo dira, baina goiko geruzetan baino ez dira egongo. Tenperaturek nabarmen egingo dute gora, batez ere maximoei dagokienez: 6 eta 22 gradu arteko aldea espero da.
Gaurkoaren segida izango da asteartea. Hodei bakar batzuk baino ez dira egongo, baina atmosferaren goiko aldean mantenduko dira. Gainerakoan, oskarbi. Haizea aldakor ibiliko da: goizean hegoaldetik; arratsaldean 180 graduko bira emango du. Tenperaturak are hobeak izango bide dira: 10 eta 25 gradu artekoak iragarri dituzte.