Azken egunotako hodeien joan-etorrien ondoren, datozen egunetan —zeruei dagokienez bederen— bizipozerako baldintzak hobetuko dira. Gaur egun eguzkitsua espero da, bereziki arratsaldean. Goizean hodeiak izango ditugun arren, horiek alde egingo omen dute. Azken egunotan bezala, haizea arratsaldean pixka bat indartuko da. Termometroa 5 eta 15 gradu artean ibiliko da.
Asteburuari begira, are txukunagoa izango bide da eguraldia. Goizez lanbroak agertuko dira, baina ondoren gehienbat zeru oskarbiak izango ditugu. Paisaia ederrak marrazteko aukerak beraz, gorenean. Arratsaldez ipar haizea finkatuko da, eta tenperaturek pittin bat gora egingo dute.