Arabara itzuliko da Gure Zirkua

Erredakzioa 2022ko mai. 5a, 10:32
Gure Zirkua zirkuko lantaldea. / Gure Zirkua

Hiru urteren ondoren bueltatuko da; hamar emanaldi eskainiko ditu Amurrion, maiatzaren 27an hasita.

Durangon abiatuko du bosgarren bira aste honetan Gure Zirkuak, eta, besteak beste, Araban egingo du geldialdia. Hiru urteren ostean, bertara bueltatuko da zirku ibiltaria. Lehendabiziko aldiz, gainera, Aiaraldea zapalduko du, eta Amurrion altxatuko du karpa.

Iker Galartzak zuzendutako ikuskizunak, besteak beste, Joseba Usabiaga aurkezlea, Asier Kidam magoa, Ekain Ibarguren malabarista, Ortzi Acosta akrobata, Iraitz Lizarraga trapezista, Ane Miren kontorsionista eta Ibon Mendibil musikaria elkartuko ditu.

Hauek izango dira hamar emanaldiak:

  • Maiatzaren 27an, ostiralean, 19:00etan
  • Maiatzaren 28an, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 29an, igandean, 12:00etan eta 18:00etan
  • Ekainaren 3an, ostiralean, 19:00etan
  • Ekainaren 4an, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
  • Ekainaren 5ean, igandean, 12:00etan eta 18:00etan

Sarrerak jada interneten eskuratu daitezke: www.gurezirkua.eus webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide