EGURALDIA

Maite ditugu maite gure bazterrak

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 5a

Goizetan lanbroak agertuko dira, eta arratsaldeetan haize gogorra ibiliko da gaur eta bihar.

Goizean goizeko lanbroekin hasi da eguna, eta bihar ere egoera berdina errepikatuko omen da. Horiek altxatzean, baina, ez da giroa gehiegi argituko, zerua tarteka hodeitsu egongo baita. Goizaldean eta azken orduetan mendebaldetik joko du Eolok, ahul, baina arratsaldean iparreko osagaia hartuko du, eta orduan zertxobait zakartu ahal izango da. Tenperatura jasangarriak izango ditugu, 7 eta 14 gradu artekoak. 

Biharko, antzeko agertokia espero da, baina arratsaldean hodeiak gutxituko direlakoan dago Euskalmet. Haizeak gehienbat iparretik joko du, eta orduan ere indartsuago ibiliko da arratsaldez. Tenperaturetan, aparteko aldaketarik ez: 7 eta 15 gradu artean arituko da galinstanoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago